Bi istripu Kanpanzarren, aldi berean

Xabi Gorostidi 2021eko uztailaren 26a

Elorriotik Arrasatera bidean, ia mendate amaieran, bi kamioik talka egin dute, eta horietako baten karga errepidean botata geratu da. Arrasatetik Elorriora, aldiz, auto bat irauli egin da garbiguneko bihurgunean. 

Mendate goi-aldean trafikoa txandaka bideratzen dabil Ertzaintza, eta auto iladak Sarako bidegurutzeraino heldu dira une batez. 


Udaltzain bat, trafikoa bideratzen, garbiguneko bihurgune inguruan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak