Bakarlari moduan ere, blues doinuekin txunditu zituzten bertaratuak

Maialen Santos 2021ko uzt. 25a, 16:14

Arrasate Blues ekimenaren barruan blues doinuak izan ziren gozagarri atzo Musakolako Elkano plazan. Xabi Garre eta Jon Gurrutxaga bakarlariek emanaldi bana eskaini zuten. 

Hasiera batean bikoteen ikuskizuna izan behar zena bakarlariena izan zen azkenean. Johnny Casino ezin izan zen kontzertuan egon, eta beraz, Xabi Garre bakarrik aritu zen. Era berean, Jon Gurrutxagak lagun izan behar zuen Urbil Artolak ere huts egin zuen atzokoan. 

Besteak beste, Las Brujas eta La Perrera taldeetako kide Xabi Garrek talde horien kantak eraman zituen oholtzara, eta baita Señor No-ren abesti ezagun ugari ere. Ikus-entzuleek harrera ona egin zioten egun argiz eszenatoki gainean aritzera hain ohituta ez dagoen abeslariari. 

Gurrutxaga izan zen arratsaldeko beste protagonista. Arima Beltza taldearen sortzailea izan zen 90eko hamarkadan; bluesa euskaraz egiten lehenengotariko taldea. Sasoi hartatik datorkio abesteko dohaina, eta erakustaldi ederra egin zuen atzokoan ere. Kantutegiaren errepasoa egin zuen; tartean, Sugramas taldeko hainbat kantu eskaini zituen, eta baita Artolarekin landutako batzuk ere. Kateak izeneko abestiarekin eman zion amaiera kontzertu hunkigarriari.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak