Gaueko txandan lanean zegoen ertzain patruila batek ikusi du, 03:00ak aldera, kristalezko erakusleihoa apurtuta zegoela eta barruan ibili izanaren zantzuak zeudela. Ertzaintzaren prentsa bulegotik jakinarazi dute Arrasateko udaltzaingoarekin elkarlanean jardun dutela eta ikerketa abian dela. "Oraingoz ez dago salaketarik; beraz, argitzeko dago lapurreta izan den edo lapurreta saiakeran gelditu den kontua. Salaketa jarri barik dago, oraingoz".
Lapurrek erakusleihoa nola apurtu duten ere argitzeko dago. "Ez da oraingoz argitu zein objekturekin egin duten apurketa barrura sartu ahal izateko. Esan bezala, ikerketa zabalik dago eta oraingoz ez dago salaketarik".