EAJ-PNVk "argi" du "elkarrizketa, elkarlana eta elkarrenganako errespetua" dela bidea, eta bide horretan ez daukatela lekurik horrelako ekintzek. "EAJ-PNVk bizikidetzaren alde lanean jarraituko du, bere bideari eutsiz, inposaketen aurrean amore eman gabe".
Amaitzeko, zera adierazi dute: "Guztion artean eraikitako Arrasate aske bat nahi dugu, bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako Arrasate bat".