Egubakoitzean, taldekako erlojupekoa jokatu zuten, eta Xabi Murgiondo oñatiarrak zuzendutako taldea nagusitu zen. Izan ere, euskal selekzioko neskek egin zuten denborarik onena, bigarren izan ziren murtziarrei 35 segundo eta hirugarrenei, Gaztela eta Leongoei, 47 segundo aterata (bederatzi kilometroko ibilbidea).
Zapatuan, berriz, 44 kilometroko iraupen proba egin zuten eta euskal selekzioko ordezkari batek, Izaro Oliveirak, zilarra lortu zuen. Horrez gain, Plaza hamargarren sailkatu zen, tropel nagusian helduta. "Itxasoren postuarekin, euskal selekzioak taldekako Espainiako txapelketa lortu zuen eta horrela, arrasatearrak, bigarren urrezko domina poltsikoratu zuen", azaldu dute Bolintxo Okinegia - Lana S. Coop. taldeko ordezkariek.