Aurten ere ez da Erguinen jairik ospatuko

Miren Arregi Amasorrain 2021eko uztailaren 18a

Iaz bezala, aurten ere ez dituzte jaiak ospatuko Arrasateko Erguin auzoan. Auzo alkate Andoni Altzelaik azaldu du jai batzordeak erabaki horixe hartu duela, "erantzukizunagatik eta une honetan daukagun osasun egoera aldakorra dela-eta".

Altzelaik erantsi du, nahiz eta jakin badakiten erabakia mingarria dela bai nagusi eta baita gazteentzat ere, arduraz jokatzeko momentua dela, lor dadin 2022an jaiak ospatu ahal izateko helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak