Erromintxelak taldearen dixie swing-a entzuleen gustuko

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 16a, 21:05

Erromintxelak taldearen kontzertua izan zen atzo, Euskal Herria plazan, Arrasate Blues jaialdiaren baitan. Jazz arloan jarduten duten eta esperientzia handia duten musikariek, kontzertu ederra eskaini zuten, eta, dixie swing edo dixie-jazz moduan ezaguna den estiloaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Jon Garcia (gitarra eta ahotsa), Aitor Moreno (kontrabaxua) Iñigo Zubizarreta (gitarra) eta Zigor Martinezek (klarinetea) dira Erromintxelak osatzen dutenak. Talde berria den arren, eta beraien lehenengo kontzertua izan arren, musikari handiak direla demostratu zuten oholtza gainean aritu ziren musikariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak