Urtarrilean pistan hasi zen lehiatzen Ibarra, eta ekainaren 30ean marka pertsonala ondu zuen 5.000 metroko aire libreko proban: 15 minutu eta 32 segundo.
Denboraldia amaitzeko, aldiz, pista utzi eta asfaltoko bi proba egin ditu. Lehena ekainaren 26an izan zen, Burlatan (Nafarroa) eta laugarren postuan amaitu zuen. Orain, berriz, Beasainen lasterketa irabazita agurtu du denboraldia eta "oso pozik" azaldu da. "Lasterketa zail bat da eta podiumean sartzea zen nire helburua. Dena den, indartsu sentitu naiz eta bakarrik geratu naiz, beraz, disfrutatu egin dut", adierazi zion lasterketa amaitu berritan Goierri telebistari.