Itxaso Plaza euskal selekzioarekin ariko da Madrilen

Eneko Azurmendi 2021ko uzt. 12a, 16:31

Itxaso Plaza, Markina-Xemeingo kronoigoeran (Argazkia: Jorge Morales).

Espainiako kadete mailako txapelketa jokatuko dute asteburuan eta euskal selekzioko boskotean ariko da arrasatearra. Bolintxo Okindegia-Lana taldeko txirrindularia taldekako erlojupekorako eta iraupen probarako hautatu dute. Lehena uztailaren 16an, egubakoitza, korrituko dute, Cenicientos herrian eta iraupen proba, aldiz, zapatuan, San Martin de Valdeiglesiasen.

Bestalde, I. Lea Artibai Txallenge-a korritu dute asteburuan eta Plazak hirugarren postua eskuratu du lehen etapan, Markina-Xemeinengo 3,5 kilometroko kronoigoeran. Elite mailan, Eneritz Urrutia hamaikagarren izan da eta 23 urtez azpikoetan, Olatz Gabilondo bergararrak zortzigarren postuan bukatu du proba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak