Hilabeteko hirugarren zapatu guztietan lez, bertan ekoiztutako produktuak eskainiko dizkiete herritarrei, Udalak antolatuta. Oraingoan, baina, txakolina izango da protagonista eta bertan elkartuko dira Debagoieneko hiru ekoizle: Kataide (Arrasate), Murgialdai (Oñati) eta Belaskua (Oñati).
Arrasateko 42 tabernatan ere bai
Ibai Artek antolatutako Arrasate Blues asteburua girotuko dute ekimen horrekin, eta gainera, herriko 42 tabernatan txakolina eta gilda bi euro eta erditan eskainiko dute.
Parte hartuko duten ostalaritza zerbitzuak honako hauek dira:
- Erdigunean: Abaroa, Arrasate, Aterpe, Basati, Buenuena, Doke, Dublin, Erreka, Ezkiña, 1990 Gastroteka, Goizalde, Hamalau, Hotel Mondragon, Illuntz, Irati, Iturriotz, Itzala, Kimetz, Kajoi, Lora, Monte, Nahi, Rumba, Taupa eta Txoko.
- San Andres auzoan: Asador Bittori, Equs, Foruen, Pippol eta Tantaka.
- Musakola auzoan: Basilio, Estrella, Gaindegi, Iluna, Iosu, Jubilados, Jey Juliwer eta Txinato.
- Kontzeziñon: Iamai eta Sampry.
- Munarren: Korinto.
- Erguinen: Jubilatuak.