Gobernuak gaineratu du Arrasateko herriak ez duela horrelakorik onartzen. "Ulergaitza da ekintza bera, baita helburua ere, herritarren bizitza arriskuan jarri baita. Sugarrak etxebizitzetatik gertu zeudenez, hango bizilagunak etxetik atera behar izan ziren beraien segurtasuna bermatzeko, sutea itzali arte. Onartezina da. Lehen solairuko etxeak kalte materialak izan ditu ere".
Era berean, aldarrikapenak eta eskaerak "inoren segurtasuna eta bizitza arriskuan jarri gabe" egin daitezkeela ere nabarmendu du, eta hala egiteko eskaera egin die sutearen egileei.
Mankomunitateari eskaera
Maria Ubarretxenak adierazi du Ertzaintza gertaera ikertzen ari dela. "Baina ez dirudi momentuko gertaera isolatu bat izan denik". Hori dela eta, Debagoieneko Mankomunitateari eskaera egingo diotela azaldu du, suaren aurkako edukiontziak jar ditzan. "Galdetu egin behar dugu ea barruan ura jar daitekeen edo beste ze modu dagoen, edukiontziak hain azkar su hartzea ekiditeko, badakigulako bizilagunen kezka handia dela, edukiontziak haien etxebizitzetatik gertu egonik. Beraz, edukiontziak etxebizitzetatik urrutiago jartzeko aukera aztertzeko ere eskatuko diogu Mankomunitateari".