Avesantes elkarteko kide Juankar Davilak ospakizunen balorazio "positiboa" egin du. Azaldu du egubakoitzeko Iñigo Almandoz magoaren ikuskizunean 75 laguneko jende muga ia bete egin zela eta batez ere lehen ilaretan egon ziren haur eta gaztetxoek disfrutatu zutela emanaldiarekin.
Zapatu iluntzean, berriz, Patxi Luqueren kontzertua "guztiz arrakastatsua" izan dela gaineratu du Davilak: "Jendea oso pozik gelditu zen. Lehenengo hamar minutuen ostean animatu ziren bai umeak, baita gazteak eta nagusiagoak ere mikrofonoa hartu eta abestera, eta oso polita izan zen. Lau teilatu kantua, Barricadarenak, Doctor Deseorenak edota Su Ta Gar taldeen kantuak abestera animatu ziren auzotarrak eta primeran egon zen. Ezin izan genuen nahi beste dantzatu daukagun egoeragatik, baina jendeari eskerrak eman nahi dizkiogu erakutsi zuten arduragatik".
Gaur arratsalderako jolasak egiteko asmoa zeukaten, baina bertan behera utzi dute ekitaldia, ume askorik ez zegoelako.