Eneko Carrascal finalera sailkatu da

Xabier Urtzelai 2021ko uzt. 10a, 17:00

Tallin-en (Estonia) dabiltza jokatzen 23 urtez azpiko Europako atletismo Txapelketa, eta eguerdian jokatu duten kanporaketa fasean –salto hirukoitzean– arrasatearrak 15,97 metrotako saltoa egin du –bideoa aurreko ahaleginekoa da (15.76)–. Hala, marka horrekin bihar goizean jokatuko duten finalera sailkatu da arrasatearra.

Egubakoitzean luzera saltoan egin ezin izan zuena lortu du Carrascalek jauzi hirukoitzean gaur. Atzoko ahaleginetik ondo errekuperatu da, eta gaur jardunaldi ona egin ahal izan du arrasatearrak, eta biharko finalera sailkatu da. Hala, kanporaketa fasean batu diren atleta guztien artean Arrasatekoak seigarren marka onena egin du (15,97) eta Europako hamabi jauzilari onenen arteko borrokan izango da bihar. Eguneko marka onena Dallavalle italiarrak egin du (16,47). Hemen jarraitu daiteke txapelketa osoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak