Askotariko ekintzak, Avesantes elkartearen lehen urteurrena ospatzeko

Eneko Azurmendi 2021eko uztailaren 9a

Patxi Luquek emanaldia eskainiko du bihar, zapatua.

Santa Teresa eta Doneztebe Portuko kaleetako bizilagunen elkartearen urteurrena ospatuko dute asteburu honetan. Gaur, egubakoitza, esaterako, Iñigo Almandoz magoaren emanaldia izango da, 20:30ean hasita, eta bihar, zapatua, trikiti kalejira, marrazki lehiaketa eta Patxi Luque gitarra-jolearen kontzertua egongo dira, Santa Teresako ikastolaren patioan.

COVID-19aren aurkako protokoloa dela eta, 75 laguneko edukiera izango da, eta momentuan bertan kontrolatuko dute hori. 

Egitaraua:

Uztailak 9, egubakoitza:

  • 20:30ean, Iñigo Almandoz magoaren ikuskizuna.

Uztailak 10, zapatua:

  • 09:00etan, diana, trikitilariekin.
  • 11:00etan, margo-marrazki azkarren lehiaketa.
  • 19:00etan, Patxi Luqueren kontzertua.

Uztailak 11, domeka:

  • 16:00etan, haur eta helduentzako jolasak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak