Ostiralean iritsiko da 'Hitza Plazaz Plaza' itzulia Arrasatera

Irene Jauregi Velasco 2021ko uzt. 7a, 10:20

Pasa den uztailaren 3an hasi zen ibilaldia Gasteizko Ama Zuriaren plazan, eta uztailaren 24an amaituko da, Donostian.

COVID-19aren eta horren kudeaketaren inguruko informazioa ematea du xede ekimenak antolatzaileen esanetan: "COVID-19a dela eta eskubideen urraketa eta osasunari kalte egiten dioten neurriak agerian jarri nahi dira". Egungo egoeraren inguruko "hiritarren ezagutza suspertu" nahian antolatu dutela  gaineratu dute Bizitza Plataformakoek: "Herriari hitza ematea eta sentitzen duguna, ikusten duguna eta pentsatzen duguna erdigunean jartzea du helburu".

Uztailaren 9an, egubakoitza, iritsiko da itzulia Arrasatera. 17:00ak aldera iristea aurreikusten da, eta 18:00ak arte herritik eta inguruetatik zehar ibilaldia egingo dute. 18:00etatik 22:00ak arte aldiz, Seber Altube plazan elkartu (euria egitekotan, Biteri plazan) eta hizlari ezberdinen adierazpenak entzun ahal izango dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak