Helduentzako antzerki ikastaroak eskainiko ditu Dokek irailean eta urrian

Hasier Larrea 2021ko uzt. 5a, 10:52

Dokeren '11 amaren seme (alaba)' antzezlanean, Mariasun Pagoaga aktorea oholtzan.

Borja Ruizek gidatuko ditu saiook, iraileko ostiraletan, 16:30etik 20:30era, eta urriko zapatuetan, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko, dokeikastaroak@gmail.com-era idatzi edo 665 11 85 72 telefono zenbakira deitu beharko dute interesatuek. 125 euroko kostua izango dute tailerrek.

"Antzerkigintzan murgildu nahi duen edonorentzat" antolatu ditu Doke antzerki taldeak ikastarook. Interpretaziora "modu ludikoan" hurbiltzeko tailerrak izango dira. Saio bakoitza bi zatitan banatuta egongo da: mugimendu adierazkorrak eta ahotsa landuko dituzte batetik, eta inprobisaziotik abiatuz, jarrera dramatikoari dagozkion oinarrizko ideia nagusiak bestetik. Pixkanaka, testu dramatikoak ere joango dira garatzen,"eszena edota bakarrizketa gisa".

Informazio gehiago Doke antzerki taldearen webgunean.

Udalekuak, "martxan onean"

Gazteei begira antolatutako udalekuei ere hasiera eman zieten joan den astean: "Lehenengo txanda, 8 eta 11 urte artekoa, ederto joan da", adierazi du Maider Alzelai irakasleak. Uztailaren 19an hasiko dute bigarren txanda, 12 eta 15 urte arteko gaztetxoekin.

Neska-mutilei begira burututako antzerki ikastaroen arrakasta ikusita, datorren ikasturtean ere aukera izango dute antzerki ikasleek saioetan izena emateko,  goiko kontaktuetara idatzita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak