Dragoi Gimnasia Taldeak laugarren postua lortu du Espainiako Aerobik txapelketan

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 4a, 18:35

Kluben sailkapenean 4. postua lortu du Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeak. Eta bestalde, mailaz maila, azpimarratzekoa da Nahia Irazola eta Uxue Azkue txapeldun izan direla N4 mailan, bikoteka.

Aerostep N3 mailan, bigarren geratu da Nahia Ruiz, Lucia Vazquez, Ekiñe Balanzategi, Irune Aranbarri, Irati Larrinaga, Nahia Irazola eta Uxue Azkuek osatutako taldea. Eta N3 maila soilean, bakarka kasu honetan, 6. postua erdietsi du Zihara Etxeberriak. Hiruko taldeen kasuan, 5. tokian geratu dira Maider Aguirreurreta, Sara Yan Azkarate eta Nora Marco.
 
Bukatzeko, taldeka, Aiala Losada, Maider Aguirreurreta, Maddi Etxagibel, Nora Marco eta Sara Yan Azkarate 4. izan dira sailkapenean.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak