Kooperatiba Plataformen ereduaz hausnartu dute gaur Garaia Parke Teknologikoan

Miren Arregi Amasorrain 2021ko uzt. 1a, 17:30

Plataforma Kooperatiben inguruan aritu dira gaur Garaia Parke Teknologikoan egin duten jardunaldian. Hain zuzen ere, mugimendu horrek ahalbidetzen duena da mugimendu kooperatiboaren digitalizazioa eta modu bat, garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko. Hain zuzen ere, modeloa alternatiba da, "plataforma digitalek sortzen duten desberdintasun eta prekarietatearen aurrean".

Plataforma digitalen sektorea alor prekarioa eta ez iraunkorra dela ikusirik, modelo horren aurrean alternatiba justua bultzatu gura da Plataforma Kooperatiben bitartez. Jabetza partekatuko eta izaera demokratikoko eredua bultzatzen du Plataforma Kooperatiben esperientziak. Gaur, Garaia Parke Teknologikoan, mugimendu global honen baitako jardunaldiak egin dira, eta horren inguruan Euskal Herrian garatzen ari diren prozesu desberdinak ezagutzeko aukera izan da. 

Saiolanek, Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academyk, Tazebaezek, eta Talaios Koop-ek antolatu dituzte jardunaldiak eta Cepes-ek eta Debagoiena 2030ek lagunduta burutu da saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak