Uztailaren 1etik 29ra, 17:00etatik 20:00etara Monterronen, eta ordutegi berean, uztailaren 2an eta 7an , Musakolako igerilekuan, euskarazko irakurgaiak, mahai-jolasak eta jolaserako elementuak egongo dira denon eskura. "Horrela, euskaraz dauden produktuen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu", azaldu dute antolatzaileek.
Adin tarte guztientzako eskaintza da Freskura. "Jolastuz, irakurriz eta tailerretan parte hartuz, parkean edo igerilekuan dauden momentuan euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi diegu, udan ere euskaraz jolasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukerak eskainiz".
Txatxilipurdi elkartetik, COVID-19a dela eta, indarrean dauden osasun neurri guztiak bermatzen saiatuko direla azpimarratu dute. "Hala ere, parte-hartzaile ororen konpromisoa beharrezkoa izango da neurri guzti hauek osotasunean bermatu ahal izateko".
Parte hartzeko aukerari dagokionez, nahi duena agertu daiteke Monterronera. "Dena dela astearte eta ostegunetan tailerrak egingo ditugu eta hauetan izena eman beharko da, Freskuran bertan".