Maialen Axperentzat urrea eta Malen Ruiz de Azuarentzat brontzea, Espainiakoan

Julen Iriondo Mtz. de Zuazo 2021ko eka. 27a, 00:13

Maialen Axpe Getafen, asteburuan.

Atletismoko Espainiako Txapelketak jokatzen ari dira asteburuan Getafen, eta pertika jauzian iritsi dira, oraingoz, arrasatearrendako emaitzarik onenak. 4,37 metroko jauziarekin lortu du garaipena Axpek, eta marka berarekin hirugarren postua Ruiz de Azuak –bigarren izan den Andrea San Josek ere 4,37 egin du jauzi–.

Maialen Axpek lehen ahaleginean gainditu du 4,37ko langa, eta huts egin du 4,42rekin egindako hiru saiakeretan.

Jauzi hirukoitzean, Eneko Carrascalek zazpigarren amaitu du, 15,47 metroko jauziarekin –podiumeko muga 16,15 metroan egon da–.

Gizonezkoen pertika jauzian, Istar Dapenak zazpigarren egin zuen, 5,25 metroko jauziarekin –5,45ean geratu zen podiumeko muga–.

Eta azkenik, Ibai Fernandezek domeka iluntzean izan zuen 4x100 errelebotako lasterketa eta Realeko taldekideekin batera arrasatearrak zilarra jantzi zuen.

Ibai Fernandez, atzo iluntzean Getafen, dominarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak