Aurrenekoz izan dira Euskal selekzioa ordezkatzen

Xabier Urtzelai 2021ko eka. 25a, 13:00

Ane Rincon eta Morgana Via, Euskal selekzioan lehenengoz izan diren ARTko ordezkariak.

Joan den asteburuan Euskal selekzioaren 16 eta 18 urtez azpikoak Gijonen izan dira. Bertan, ARTk ordezkaritza zabala izan du. 18 urtez azpikoetan, Ander Hickey eta Irasuegi anaiak izan dira, baina arretagune nagusia emakumezkoen taldean izan da, klub zuri-morearen historian lehenengoz taldeko bi jokalari izan dira-eta selekzioan: Ane Rincon eta Morgana Via.

Asteburuan Euskal Selekzioaren 18 eta 16 urtez azpiko gizon zein emakumezkoen taldeek hitzorduak eduki dituzte Xixonen, eta bertan Arrasate Errugbi Taldeko ordezkaritza zabala izan da.  18 urtez azpikoetan Ander Hickey eta Irasuegi anaiak izan dira, Ibai eta Oihan.  Dena den, arretagune nagusia emakumezkoen taldeetan izan da, bertan, klub zuri-morearen historian aurreneko aldiz, ART-ko ordezkariak izan baitira:  Ane Rincon eta Morgana Via.

Espainiako Autonomien arteko Txapelketaren baitan, Ane Rinconek 16 urtez azpiko emakumezkoen taldearekin lehiatu zuen zapatuan Xixoneko Las Mestas errugbi zelaian Valentzia, Madril eta Asturiaseko konbinatuen kontra, hain justu ere.  Egun eta leku berean lehiatu zuen, baita ere, Morgana Viak 18 urtez azpikoetan, baina kasu honetan aurkariak Katalunia, Andaluzia, Gaztela Leon eta Valentzia izan zirela.

Mutilek ere zapatuan egin zuten salto berdegunera, baina kasu honetan Avileseko Muro de Zaro errugbi zelaian.  18 urtez azpikoen kategoriaren baitan aritu ziren Hickey eta Irasuegi anaiak, honako aurkariak aurrean eduki zituztela:  Katalunia eta Balearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak