Eguzkiak bete-betean argiztatu du San Juanen irudia

Mirari Altube Arrese 2021ko eka. 24a, 20:51

Herritarrak argiztatutako San Juanen irudiari begira.

Ekainaren 24an, 20:00ak bueltan, fenomeno bitxia gertatzen da Arrasateko parrokiaren ate nagusiaren gainean dagoen San Juanen irudiarekin: eguzki izpiak bete-betean argiztatzen du. Aurten ere halaxe izan da, eta ikusmina eragin du herritarren artean. 

AZEko kideek fenomeno hori ikertuta dute eta honela azaldu izan dute: 20:00etan ordu ofizialean –eta, beraz, 18:00etan eguzki orduan– kanpandorrearen arku baten itzala modu berezian proiektatzen da ate nagusiaren gainean. Eguzkiaren izpiak arkuaren erditik pasatzen dira eta San Juanen irudia bete-betean argiztatzen dute.

Ikusmin handia eragin du fenomenoak; izan ere, bereziki egun tristea izan da gaurkoa eta eguzkia arratsalde partean agertu da. Hala, herritar asko pilatu da inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak