Harremanek 1.853,90 euro batu ditu Ibai-Arteren tonbolan

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 23a, 13:07

Ezkerretik eskuinera, Beatriz Etxabe Otadui, Ibai-Arteko presidentea, Sole Ibabe Ortueta eta Teresa Haran Brehony Harremaneko kidea.

Elkartasun Egunean egindako tonbolaren bitartez jasotako diru kopuru hori Indiako Ankur proiektura bideratuko dute. Sari berezia, berriz, Sole Ibabe Ortuetak jaso du, 407 zenbaki sarituarekin. Modu horretan, Ibai-Arteren dendetan gastatzeko 300 euroko bonua eskuratu du. 

"Aurten, pandemia dela eta, Ibai-Arteren lankidetza ezin hobearekin soilik izan da posible tonbola berriz jartzea. Horrekin batera, baita Harreman Dendako bidezko merkataritzako produktuen salmenta ere", azaldu dute Harremanetik. Jendearen parte-hartzea "ikusgarria" izan zen, eta batutako diru kopurua, 1.853,90 eurokoa. "Diru kopuru hori Ankur harrera-etxera bidaliko dugu. Han, Mumbai hiriko eta Indiako kale eta auzo txaboletako 200 neska jasotzen dituzte eta bertan etorkizun duina, hezkuntza, janaria, osasuna, zainketa orokorra eskaintzen zaie", gaineratu dute.

Hori dela eta, Harremanek eskerrak eman dizkie arrasatearrei emandako laguntzagatik. "Aldi berean, mundu duinago baten alde lanean jarraitzera animatzen ditugu. Denok pozik sentitu beharko ginateke txartelak erosiz egindako ekarpenekin, horrela jende askoren bizitza duina izan dezaten laguntzen diegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak