Bigarren partidua galdu arren, Ointxe! Araskikoak final-zortzirenetan dira

Txomin Madina Milikua 2021ko eka. 20a, 11:38

Arrasatekoek 85-39 galdu zuten Valencia Basketen kontra. Baina Heliosek ere galdu eta matematikoki laugarren geratu denez, Ointxe! Araskikoek Espainiako Txapelketan aurrera egitea lortu dute.

Atzo arratsaldean jokatu zuten Espainiako Txapelketako bigarren partidua Ointxe! Araskiakoek; bigarrenean baina, ezin izan zuten lehenengoan bezala norgehiagoka irabazi eta Arrasatekoek 85-39 galdu zuten Valencia Basketen kontra.

"Hasieran partidua nahiko berdinduta egon zen, baina bi taldeen arteko ezberdintasun fisikoa oso handia zen, eta hor egon da gakoa. Txapelketa osoko faboritoen artean daude Valentziakoak" azaldu du Ointxe! Araskiko entrenatzaile Alex Susok.

Final zortzirenak, bihartik

Dena den, multzoko lau taldeetatik hiru pasatzen direnez final-zortzirenetara, eta arrasatearrek egubakoitzean mendean hartu zuten Heliosek atzo ere galdu egin egin zuenez, Ointxe! Araskikoek txapelketan aurrera egitea lortu dute. Gaur, domeka, 17:00etan izango dute multzokako faseko azken partidua Leongo Jesuitinasen kontra eta badu bere garrantzia, multzoko bigarren eta hirugarren zeintzuk izango diren erabakiko delako, eta horrek eragina izango duelako bihar hasiko den kanporaketa fasean.

Hemendik aurrera gertatzen dena gertatzen dela ere, final-zortzirenetara igaro izanarekin pozik daude Arrasatekoak, eta horren erakusgarri atzoko ospakizunak. "Gure helburua zen multzoko lehen hiruren artean egotea, eta gero gainditzeko modukoa den aurkari baten kontra aritzea. Dena den Espainiako hamasei talde onenek egingo dugu aurrera, beraz baia edo bai zaila izango da", adierazi du Susok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak