Giro paregabea Seber Altube plazan

Ainhoa Arana 2021ko eka. 19a, 13:24

Elkartasun eguna jazo da gaur goizean zehar Seber Altube plazan. Eguraldia lagun izanda, herritarrak animatu dira Ibai-Arteko tonbolan parte hartzera. Horrez gain, Arteaga jatetxeko sukaldari Igor Ezpeleta ere showcooking bat egiten aritu da. 

Goizean eguzkia irten da eta berarekin batera hasi dira lehen herritarrak Seber Altube plazara hurbiltzen. Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak, urtero urtero antolatzen duen Elkartasun Eguna ospatu du gaur. Goizeko 09:00etatik izan dira bertan eta Andoni Uribeetxeberriak, harremaneko kideak azaldu digunez, urte asko daramatzate egun hau antolatzen. Iaz, baina, ezin izan zuten ezer antolatu eta aurten inoiz baino gogo gehiagorekin bueltatu dira. 

Bestalde, goizeko 11:30etan Arteaga jatetxeko Igor Ezpeleta eta Maider Larrañaga showcooking bat egiten aritu dira. Ordubete inguruko saioa izan da eta bi plater prestatu dituzte; lehena onddoak hirugihar, ogi txigortu eta patata kremarekin eta bigarrena ahate magreta, sagar entsalada eta ezti saltsarekin.  Showcooking-arekin hasi aurretik, errezetan erabilitako osagaiak baserritarren azokan erosi dituzte. "Hemen dauzkagun produktuak bikainak dira eta aukera ona iruditu zait hau bultzatzeko" adierazi du Ezpeletak.

 

Igor eta Maider showcooking

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak