Kurtso amaierako kontzertua eskaini dute Arrasate Musikaleko ikasleek

Jone Olabarria 2021ko eka. 18a, 20:03

Udaberri ziklo musikalaren baitan, hainbat emanaldi eskaini ditu Arrasate Musikalek azken astean. Ikasturteari agur esateko kontzertu "berezia" egin dute gaur arratsaldean Amaia antzokian taldeek, eta bai antolatzaileak, baita publikoa ere, "gustura" agertu dira kontzertuak emandakoarekin.

Talde mistoak, sokazko talde txikiak eta Balleteko ikasleek hartu dute parte emanaldian. Edorta Ayastuy irakaslearen esanetan, ikus-entzunezko piezak nahasten dituen ikuskizun "polita" izan da gaur arratsaldean Amaia Antzokian eskaini dutena: "Ikasturte osoan egindako lana erakusteko aukera izan dute ikasleek". Zehaztu dutenez, publikoa "gustura" ikusi dute: "150 bat lagun gerturatu dira gaurkoan, zifra polita da". Kontzertu "ezberdina" eta "berezia" izan dela azaldu du Ayastuyk.

Tailerreko haurren emanaldirik ez aurten

Emanaldiari hasiera emateko, Jurasiko's taldeak L'italiano pieza eskaini du. Ostean Junior's taldeko kideek Izaro abeslariaren Paris kantua eta En Tol Sarmiento taldearen Zurekin batera kantuak interpretatu dituzte. Senior's taldeak lau pieza eskaini ditu: Sing for absolution, Deabrua, All of me eta Mi sonrisa. Hiru taldeek Arantzazu Idigorasen zuzendaritza izan dute.

Kontzertuari amaiera emateko, soka talde txikiko biolin joleen txanda iritsi da, Eli Auzmendik gidatuta. Azkenik Ballet emanaldia izan da; Yo soy eta Carga invisible interpretatu dituzte. Aurreko astean eskainitako emanalditik bi pieza ekarri dituzte gaurko kontzertura dantzariek, Jana Fuenteren ardurapean.

Normalean tailerreko haur gaztetxoak, 5-6 urte bitartekoak, ere izaten dira kurtso amaierako emanaldian, baina hartu ez dute parte hartu. Guztira 41 umeko taldea da, eta normalean "publiko asko" erakartzen dutela adierazi dute Arrasate Musikaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak