Ezohiko bileran erabaki du Kontseilu Errektoreak Ion Etxeberria (Arrasate, 1975) zuzendari izendatzea; ekainaren 30ean hartuko du kargua. Etxeberria Mondragon Unibertsitateko ingeniari teknikoa da, eta Grenobleko Institutu Nazional Politeknikoko ingeniari doktorea, besteak beste.
Kontseilu Errektoreak "babesa eta konfiantza" helarazi dizkio Etxeberriari, eta Marcelino Caballeroren ibilbide profesionala ere aitortu nahi izan du.