Athlon kooperatiba saritu dute euskararen alorrean "eredu" izateagatik

Uxue Igarza Loiola 2021eko ekainaren 18a

Iturria: Bai Euskarari Elkartea.

Bai Euskarari Elkarteak atzo egin zuen sari banaketa ekitaldia, eta Bai Euskarari komunitatearen sarea indartzen ari diren hiru entitate saritu zituzten: IZT,  Biharko Taldea eta Arrasateko Athlon kooperatiba.

Duela lau urte eskuratu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria Arrasateko Athlon kooperatibak. Ekimenaren sustatzaileen hitzetan, "ohitura osasungarriak" sustatzeko lanean dihardute sortu zirenetik, eta gainera, "euskarazko zerbitzua" bermatzen dute: "Athlonek jendearen bizi kalitatea hobetzen laguntzen du, ohitura osasuntsuak sustatzeko erronka dute, gu eta euskara sasoiko egoteko".

Bai Euskarari Elkarteak azaldu duenez, sariak ematerako orduan, enpresen "praktika egokiak eta eredugarritasuna" hartu dira kontuan: "Eredugarritasuna saritu nahi izan dugu, haien eredua erakusteko; beraien jardunean osagai ezinbestekoa baita euskara". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak