Irailean berrekingo diete Juan Arzamendiko lanei

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 17a, 20:17

Sei enpresa aurkeztu dira falta den zatia egiteko lanen lehiaketa publikora, eta lan horiek Construcciones Moyuari esleitu dizkio Udalak, 3.991.404,78 eurotan; ondo bidean, irailean hasiko dituzte eta sei hilabeteko epea edukiko dute obra amaitzeko.

Sei hilabeteko epea "nahiko gutxi" iruditzen zaio Maria Ubarretxena alkateari. "Ez dakit amaituko duten epe horretan. Dena den, osoko bilkuran onartu ostean, enpresarekin kontratua sinatuko dugu eta asmoa da irailean hastea lanak. Aurreikuspenaren arabera, 2022-2023 ikasturtea eraikin berrituan egiteko moduan egongo dira eragile eta taldeak", adierazi du.

Teknikarien esanetan, obraren zati potoloena eginda dago. Hau da, oinarriak, zimendua, indusketa, fatxadaren egonkortzea eta geotermiaren instalazioa eginda daude; eta isolatzeak, ia bukatuta. Barruko banaketari dagokionez, sotokoa, beheko solairukoa eta lehen solairukoa eginda daude, bigarren solairukoan zerbait falta da oraindik eta hirugarren solairuko banaketa egiteke dago.

Bestalde, leihoak, azken solairuko gortina-hesia, instalazio elektrikoa, klimatizazioa, megafonia, suteen aurkako sistema, iturgintza eta arotzeria guztia ere egiteko daude oraindik.

6.520.836 euroko kostua

Proiektu hau lizitaziora atera zenean, 7.480.518,91 euroko prezioa zeukan. Lurgoien enpresari esleitu zitzaion, 5.849.544,78 eurotan. Hala ere, enpresa horrek egindako zatia 2.529.431,9 eurokoa izan zen. Orain, Construcciones Moyuari esleitutakoari Lurgoienek egindako zatia gehituta, 6.520.836,68 eurokoa da obraren kostua. Gainera, Gobernuak azaldu duenez, 239.776,57 euroko abalarekin ordaindu ahal izan ditu obrak sortutako gastu gehigarri guztiak.

Hemen taula ikusgai:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak