Ointxe! Araskiko neskek Espainiako txapelketa dute jokoan asteburuan

Xabier Urtzelai 2021ko eka. 17a, 12:36

Ointxe Araski taldeko neskak. Argazkia: Angel Ayastui.

Euskadiko txapelketa irabazi eta gero Espainiakoa dute jokoan. Bihar, egubakoitza, izango dute lehenengo partidua eta Zaragozako Helios taldeko neskak izango dituzte aurrean. Partiduak streaming bidez jarraitu ahal izango dira, federazioaren kanalean.

Euskadiko txapeldun geratu ostean, Ointxe! Araski taldeko neskek Espainiako Txapelketa jokatuko dute egunotan Lleidan. Hala, talde arrasatearra Espainiako 32 talde onenen artean egongo da, eta txapelketako C multzoa egokitu zaie, Fundacion Valencia (Valentziako Erkidegoko txapelduna), CN Helios (Aragoiko txapelduna) eta Jesuitinas baloncesto Femenino de Leon (Gaztela eta Leongo bigarren sailkatua) taldeekin batera.

Hala, Alex Susok eta Gorka Alarziak zuzentzen duten taldeak bihar, egubakoitza, jokatuko dute lehenengo norgehiagoka Zaragozako Helios taldearen kontra (17:30): "Oso multzo zaila da, baina multzoko lehen hirurak final-zortzirenetara sartuko dira, eta hori da gure taldearen lehen helburua", adierazi dute klubetik. Bada, norgehiagokak zuzenean jarraitu ahal izango dira Espainiako federazioaren kanalean.

Partiduen ordutegiak:

  •  Egubakoitza. 17:30. Heliosen kontra.
  • Zapatua. 19:30. Valentziaren kontra.
  • Domeka. 17:00 Jesuitinen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak