Izen-ematea irekita, emakumeen defentsa pertsonala lantzeko

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 17a, 11:46

Arrasate Borroka Arte Eskolak eskainiko ditu saioak, irailaren 6an hasita, La Merced eraikinean, 17:30etik 19:00etara. Hilabeteko prezioa 25 eurokoa da. 

Emakumeen defentsa pertsonala lantzeko ikastaroen 2021/22 ikasturtea irailaren 6an hasiko dute eta izena eman daiteke dagoeneko. La Merced eraikinean egingo dituzte saioak, astelehenero, 17:30etik 19:00etara, ekainaren bukaerara arte.

Bi gidari izango dituzte ikastaroek: Julio Gallego, judoko irakaslea eta Jose Manuel Matas, Aikido taldeko kidea. "Bion artean martxan jarri dugu eskola. Ez da klub bat, eskola bat da, arte martzialak egiten ditugun hainbat kluben artean sorturikoa. Iniziatiba aitzindaria da zentzu horretan", dio Matasek.

Duela hiruzpalau urte hasi ziren hileroko ikastaroak egiten, doakoak, eta ordutik ikastaro horien lanketan aritu izan dira eta baita askotariko egoerak aztertzen ere. "Ertzaintzarekin harremanetan ere egon gara, gerta daitezkeen kasuen adibideak ikusi eta barneratzeko. Esaterako, lapurtzen saiatzen badira, poltsatik tira egiten badigute edo beste edozer gauza. Ertzain batzuk ekarri genituen saioetara, gomendio batzuk emateko, eta parte-hartzaileek asko eskertu ziguten hori".

Edozeinek eman dezake izena saioetan. "6 urtetik gorako edonork eman ahalko du izena. Esaterako, 9 urteko batzuei irakasten ari naiz eta aho bete hortz geratzeko moduan dakite haien burua defendatzen. Hori da garrantzitsuena eta ikastaro hauekin lortu gura duguna", azpimarratu du Matasek.

Egoera bakoitzerako teknikak garatuta dituzte. "Lehenengo arlo teorikoa lantzen dugu eta gero, praktikatzen hasten gara". Orain arte doakoak izan diren arren, kobratzen hastea erabaki dute. "Ondo etorriko zaigu materiala erosteko eta lokalaren alokairua ordaintzeko".  

Harremanetarako, bi telefono zenbaki: 669 66 33 66 (Jose Manuel) eta 600 37 18 96 (Julio).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak