Federazioak ligako kopa entregatu dio Mondrateri

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 17a, 11:34

Dagoeneko Arrasaten dago Euskal Ligako kopa. Izan ere, Euskadiko Futbol Federakundeko ordezkariek atzo arratsaldean ekarri zuten eta Musakolan egin zieten entrega Mondrateko jokalariei. Bestalde, Iker Uribesalgo izan da Euskal Ligako jokalari onena 2020-2021 denboraldian. Goleatzaile nagusia, berriz, Jokin Zeziaga izan da, 41 golekin (21 asistentzia ere egin ditu).

Iker Uribesalgo, jokalari onenaren saria jasotzen, atzo, Musakolako kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak