Blues Deluxe taldearen kontzertua eta Arrasate Blues garagardoaren aurkezpena, zapatuan

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 16a, 11:06

Blues Deluxe taldea, kontzertu batean.

Ekainaren 19an, zapatua, Kajoi tabernaren 34. urteurrena ospatuz, Blues Deluxe taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da tabernan bertan, 19:00etan hasita. "Enclave del Agua antolatzen duen Soriako taldea da, 2019ko lehen Arrasate Bluesean gurekin izan genuen taldea eta gure lagun minak dira", azaldu dute antolatzaileek.

Blues Deluxek 11 urte bete ditu dagoeneko, Jesus Larraden (bateria eta ahotsa), Oscar Jimenezen (baxua eta ahotsa), Rubén Romeroren (Hammond teklatua) eta Mateo Garcíaren (gitarra, ahotsa eta Cigar Box) eskutik, eta Blues Deluxe Session Vol.1 disko berriarekin etorriko dira Arrasatera.

Errepertorioari dagokionez, "musika beltzaren atzera begirada bat" da, "eta ondoren sortutako genero guztietan duen eragina, besteak beste, Deltako bluesetik Southern Rockeraino, Shuffle, Funky Blues, Swing edo Rock and Roll bezalako estilo desberdinetatik pasatuz". Hamonden "bakarkako azkarraz" edo Cigar Box baten "soinu zaharraz", electric power band batekin lagunduta, Bluesen historian zehar bidaiatzeko aukera egongo da, beraz, zapatuan.

Garagardoa ere bai

Kontzertua aprobetxatuz, Arrasate Blues garagardoa aurkeztuko dute, 17/80 garagardo horia, "gure Kelerren jatorrizko errezeta duena, Arrasate Blueseko etiketarekin". Gainera, Arrasate Blueseko kamisetak ere jarriko dituzte salgai. "Animatu eta etorri, ez galdu aukera, zain gaituzu! Nik Arrasaten!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak