Lehiaketa bat jarri du martxan Ibai-Artek, Arrasate Blues girotzen joateko

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 16a, 10:45

Ekainaren 19tik aurrera, Ibai-Arteko saltokietako erakusleihoetan Arrasate Blueseko saxofoiak jarriko dituzte, eta erakusleiho batzuetan, elkarteko dragoiak ere bai. "Saxofoia eta dragoia, biak, ikusten dituzuen erakusleihoei atera argazkiak eta bidali 688 73 41 49 zenbakira Whatsappez. Baina kontuz, dragoiak lekuz aldatuko dira, ez dira beti erakusleiho beretan egongo!", azaldu dute. 

Erakusleiho desberdinetako argazki gehien bidaltzen dituen parte-hartzaileak 100 euro jasoko ditu Ibai-Arteko erosketa bonuetan eta 100 euroko beste lau sari zozketatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean. "Beraz, kuxkuxeatu gure erakusleihoak, sorpresa atseginak aurkituko dituzu eta primeran pasatzeaz gain bost sarietako bat zurea izan daiteke! Animo eta parte hartu!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak