Eneritz Urrutia hirugarren, Gipuzkoako erlojupekoan

Eneko Azurmendi 2021eko ekainaren 16a

Gervais Memoriala jokatu zuten atzo, martitzena, Aizarnazabalen eta ohi moduan, Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketak egin zituzten gazte eta elite mailako txirrindulariek. Bolintxo Okindegia-Lana taldeko Eneritz Urrutia arrasatearra hirugarren sailkatu zen, 14,5 kilometroko ibilbidea 24 minutu eta 20 segundoan bukatuta. 

Urrutiak lehen aldiz lehiatu zuen erlojupeko bat eta Lokatzako kideek azaldu dutenez, "erreferentziarik gabe" irten zen. "Gainera, aurreko lasterketan izandako eroriko bat medio, zalantzatsu agertu zen irteeran. Bada, Eneritzek bukaeran erlojupeko ona eginda, emaitza politarekin joan zen etxera bueltan".

Eneritz Urrutia, ezkerrean, podiumeko hirugarren postuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak