Aritz Tornay arrasatearra Espainiako xake txapelketan izango da

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 16a, 10:34
Aritz Tornay iazko Plovdiveko (Bulgaria) nazioarteko openean partida bat jokatzen.

Datorren ekainaren 17tik 20ra bitartean jokatuko da Espainiako Selekzio Autonomikoen 14 urtez azpikoen xake txapelketa Gijonen (Asturias).

Euskal selekzioa Asturiaseko hirian jokatuko den txapelketan izango da, eta horren parte izango da Aritz Tornay arrasatearra. Euskadiko hiru neska eta hiru mutil onenak izaten dira aukeratuak lehiaketara aurkezteko, eta ez da gutxiagorako izan Arrasateko gaztea. Berarekin batera Yaroslav Khoroshykh eta Rebeca Feal gasteiztarrak, Denis Zubizarreta santurtziarra, Irati Gimenez donostiarra eta Jugatx Larrakoetxea sestaoarra aurkeztuko dira Gijoneko xake lehiaketara.

16 selekzio izango dira txapelketan parte hartzen, eta Andaluzia, Irla Balearrak, Madril, Katalunia eta Nafarroa dira selekzio autonomikoen artean gogokoenak momentuz. Selekzio nafarrarekin batera, Javier Habans xake jokalari trebea aurkeztuko da, eta aurreikusi daitekeenaren arabera, torneoko jokalaririk sendoena izango da.

Esperantzarekin

Euskadiko selekzioari erreparatuz, momentuz, 16 postutatik, 14.ean kokatzen da. Hala ere, taldekideek ibilbide ona daramatela eta taula erditik ibiltzea posible ikusten duela pentsatzen du Ibon Martin hautatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak