San Juan bezperako ekitaldia ikusi ahal izateko zozketaren izen-ematea, etzira arte

Eneko Azurmendi 2021eko ekainaren 15a

Dagoeneko eman daiteke izena, hemen, San Juan bezperako ekitaldia ikusteko. Hasiera batean 45 jarleku aurreikusten zituzten, baina azkenean 100 izango dira. Zozketa egubakoitzean egingo dute eta 50 pertsona aukeratuko dituzte, izan ere, bakoitzak bi jarleku okupatzeko aukera izango du gehienez.

Zozketa bidez aukeratuak izan direnek posta elektronikoz edo SMS bidez jasoko dute jakinarazpena eta ekainaren 23an,  udaletxe ondora agertu beharko dira, Iturriotz kaleko aldetik, 22:15erako, ekitaldia hasi baino ordu laurden lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak