Udara sartzear gauden honetan, baserriko uzta oparoa eta ederra izaten da; horrenbestez, zapatuko baserritarren azokan, sasoiko eta bertako produktuak eskuratzeko aukera paregabea egongo da. Halaber, ogia, gazta, gozoak, kontserbak, eztia eta beste hainbat elikagai ere salgai egongo dira.
Nolanahi ere, hilabete honetako bereizgarria showcooking saioa izango da. Gipuzkoako turismoren eskutik –eta Debagoienako Mankomunitatea eta Debagaraia landa garapen elkartearekin elkarlanean–, Arteaga jatetxeko sukaldariak zuzenean prestatuko ditu jakiak Seber Altube plazan. Edukiera mugatua izango da, baina lekurik gabe geratzen denak Instagram bidez ere jarraitu ahalko du ikuskizuna, @creandococina kontutik.
Uztaileko protagonista, txakolina
Bestalde, datorren hileko azokan, Debagoieneko txakolin eguna ospatuko da azokan. Aurreratu dutenez, Arrasate eta Oñatiko txakolin ekoizleak izango dira bertan.