Kurtso amaierako kontzertua eskainiko du egubakoitzean Arrasate Musikalek

Hasier Larrea 2021ko eka. 16a, 10:17

Gaurtik zapatura bitartean egunero joko dute musika eskolako ikasleek Amaia antzokian, San Frantzisko elizan, eta batez ere, Monterroneko musika eskolan bertan. Emanaldi guztiak arratsalde partean izango dira.

 Honako hauek dira Arrasate Musikalek Udaberri ziklo musikalaren baitan aste honetarako prestatu dituen ekintzak:

  • Ekainaren 14an, astelehena, 18:00etan, musika eskolan piano ikasleen kontzertua.
  • Ekainaren 14an, astelehena, 19:30ean, musika eskolan Jam Session.
  • Ekainaren 15ean, martitzena, 18:00etan, musika eskolan piano ikasleen kontzertua.
  • Ekainaren 16an, eguaztena, 17:30ean eta 19:30ean, musika eskolan gitarra klasiko eta gitarra elektriko ikasleen kontzertua.
  • Ekainaren 16an, eguaztena, 18:15ean, musika eskolan banda gaztearen emanaldia.
  • Ekainak 17an, eguena, 18:00etan, musika eskolan kantuko ikasleen  kontzertua.
  • Ekainaren 18an, egubakoitza, 18:30ean, Amaia antzokian taldeen kurtso amaierako kontzertua.
  • Ekainaren 19an, zapatua, 18:00etan, San Frantzisko elizan biolin ikasleen kontzertua.

Kurtso amaierako kontzertua, eguekitzean

Kontzertu horretaz gozatzeko sarrerak ordu erdi lehenago, arratsaldeko seietan, banatuko dituzte Amaia antzokiko lehiatilan. Hona hemen ikuskizunean parte hartuko duten taldeak eta joko dituzten kantak:

JURASIKO´S TALDEA:

  • Joko duten abestia: L italiano  (Toto Cotugno,  Inst.A.Idigoras)
  • Biolina/Abeslaria: Karmele Ajuria, Elixabete Uriarte
  • Saxofoiak: Josemi Bastardo, Agustin Ugarte
  • Klarinetea: Maite Iturbe
  • Gitarra elektrikoak: Diego de la Cruz, Mikel Saiz
  • Akordeoia/Ahotsa: Nuria de la Torre
  • Bateria/Baxu elektrikoa: Unai Madoz
  • ZUZENDARIA: ARANTZAZU IDIGORAS

JUNIOR´S TALDEA:

  • Joko dituzten abestiak: Paris (Izaro),  Zurekin batera (En tol Sarmiento, Inst. A.Idigoras)
  • Akordeoiak: Ibai Nuñez Akordeoia
  • Bateria: Maddi Elizburu, Aitor San Jeronimo
  • Biolinak: Naroa Bergaretxe, Jone Gorosabel
  • Saxofoia: Naiara Ibabe Kitarra
  • Elektrikoak: Unai Sajeras, Jurgi Andres
  • Baxu elektrikoak: Nerea Bastardo, Alazne Martínez
  • Ahotsa: Nerea Remiro, Intze Orobengoa
  • ZUZENDARIA: ARANTZAZU IDIGORAS

SENIOR´S TALDEA:

  • Joko dituzten abestiak: Sing for absolution (Muse taldea), Deabrua (Eskean kristo, Inst. A.idigoras)
  • Akordeoia: Maddi Elizburu
  • Biolina: Lide Azkarate
  • Gitarra Elektrikoak: Ander Rodriguez, Oier Balbas, Ariane Sanz, Olaia Balbas
  • Baxu elektrikoa: Aner Ozaeta
  • Tronpa: Oihan Ozaeta
  • Pianoa: Unai Uribarren
  • Bateria: Sara Carmona
  • ZUZENDARIA: ARANTZAZU IDIGIGORAS


SOKA TALDE TXIKIA:

  • Joko dituzten abestiak: Fiddlers folly (H.Butterwort), Mickey Mouse March (J.Dodd), Colors of the Wind (V.Willians), Piratas del Caribe (H.Zimmer), Rock,Rock,Bubbly Rock (S. Nelson)
  • Biolinak: Ihabar Nalda, Maialen Churruca, June Bengoa, Irene Saiz, Alaia Rodriguez, Olivia Alves, June Dominguez
  • ZUZENDARIA: ELI AUZMENDI

BALLETA:

  • YIN-YANG
  • CARGA INVISIBLE

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak