Bederatzigarren postua lortu du Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearrak Espainiako Kopan

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 15a, 10:57

Itxaso Plaza Amozarrain txirrindularia. (Argazkia: Lokatza Ziklismo Eskola)

Bolintxo-Lana taldeko txirrindulariak Espainiako Kopako sailkapen orokorrean hainbat postu aurreratzea lortu du emaitza honekin eta dagoeneko hamahirugarrena izatera pasatu da.

Joan den zapatuan izan zen Valladoliden, Espainiako Kopako hirugarren proba puntuagarria. Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearra izan zen Gaztela Leongo lasterketan Bolintxo Okindegia-Lana taldearen izenean parte hartzen, bederatzigarren postua lortuz. 

Gaztelako lautada zabala, haizea eta beroa izan ziren protagonista larunbateko lasterketan, hortaz, Euskal Herrian izaten diren lasterketetatik oso ezberdina. Arrasatearrak, ordea, edozein ibilbidetan moldatzeko gaitasuna erakutsi eta horiek horrela, ez zuen hutsik egin. 

Hasiera bizkorra izan zen. Valladolideko hiritik irten eta berehala, babesik gabeko guneetara irten ziren, lehen kilometro horietan, haizeak txirrindulariaren alde egiten zuela. Ibilbidea bereziki laua izan bazen ere, hainbat muino izan zituen bidean eta hor, Lokatzako txirrindularia, errez kokatu zen lehenengokoekin batera. 

Azken etapan tropel murriztu bat iritsi zen Valladolideko kaleetara. Hala, azken kilometro aldapatsuan, Itxasok, amaieran egon ziren eraso gogorrei erantzunda, bederatzigarren postua eskuratzea lortu zuen. 

Lokatzako txirrindulariak zera adierazi zuen: "Esperientzia berria izan da eta oso polita. Pozik bukatu dut lasterketa. Tentsio asko izan da lasterketan zehar, inoiz bizi izan dudan handiena. Beroa ere nabaria izan da. Azkenean, etxera oso pozik noa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak