"FLL Euskadiko berrikuntza proiektu onena" aurkeztu dute Arizmendiko ikasleek udaletxean

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 12a, 11:07

Ikasleak, Maria Ubarrenetxea alkateari eta Ander Garay zinegotziari proiektua aurkezten.

Eguenean, FLL Euskadiko Eraldatzen Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldeko hamar kideetatik bost Arrasateko udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan ziren Maria Ubarrenetxea alkateari eta Ander Garay zinegotziari bere proiektua aurkezten. "Talde honek FLL Euskadiko berrikuntza proiektu onenaren saria irabazi du, eta Estatuko FLL txapelketaren azken fasean parte hartuko du ekainaren 26an", azaldu dute ikastolatik.

Udal Gobernuaren iritziak entzuteko eta haien oniritzia eta babesa jasotzeko helburuarekin egin zuten aurkezpena. "Proiektuan bizikleten gurpilei eraginez sortutako energia zinetikoa energia elektriko bihurtzea proposatzen dute, LEVELÓP izena jarri dioten aparatu berritzaile baten bidez".

Produktu hau Ikerlanen laguntzarekin garatu dute, eta, garatzeaz gain, herri mailan zabaltzeko proposamena dakarte, ikastolako kideen esanetan, "herritarrek zein kirolariek energia berriztagarria jaso dezaten, osasuna bultzatuz". Gainera, herri mailako txapelketak antolatzeko asmoa dute, ondoren Gipuzkoa mailan zein Europa mailan sustatzeko erronkarekin. "Proposamen horrekin, alkatea eta Udaleko gainerako kideak konbentzitu dituzte, proiektuarekin jarraitzeko oniritzia eta babesa jasoz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak