Jostailu-truke merkatuak arrakasta izan du haur eta gurasoen artean

Maialen Santos 2021ko eka. 11a, 20:46

Egubakoitz arratsaldean jostailu-truke azoka egin dute Arrasaten, Monterronen, Txatxilipurdik antolatuta. Taldeko kide Arantza Osorok adierazi du antolatzaileak zein familiak "gustura" azaldu direla azokak emandakoarekin.

Denera 58 jostailu eta jolas trukatu dituztela zehaztu du Osorok: "Amaierarako gutxi batzuk geratu dira sobera, eta horietako gehienak ere eraman dituzte etxera". 

Jostailu-truke azoka Gabonetan egin ohi dute urtero, baina oraingoan, udaberrian ere jostailuak trukatzeko aukera eskaintzea erabaki zuten Txatxilipurditik: "Gurasoek eskertu egin digute urte erdian ere gisa honetako azoka egitea, besteak beste, etxean dituzten jostailuak berritzeko". 

Azokak iraun duen bitartean ere jolasak izan dira protagonista, izan ere, Txatxilipurdiko kideek jolas erraldoiak eraman dituzte umeek tokian jolasteko aukera izan zezaten.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak