Kanparen itxura "lotsagarria" zen gaur goizean; gauean hainbaten topaleku izan dela erakusten zuen han pilatutako zaborrak.
Kanpa hori berori, baina, Gazteluondo guneko umeen jolastokia eta gimnasia egiteko gunea ere bada, eta Arizmendi ikastolako kideak nekatuta daude halakoak behin eta berriz errepikatzen direlako; izan ere, ondo garbituta ere "beti geratzen da zerbait".
Goizean, lehen orduan, garbitzaile bi ibili dira inguru guztia garbitzen eta txukuntzen.


