Espainiako Gobernuak 41.200 euro eman ditu herribusa laguntzeko

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 10a, 14:23

Vitcor Fuentes, herribusa atzean duela, Arrasaten.

Victor Fuentes Arrasateko PSE-EE udal taldeko bozeramaileak eskerrak eman dizkio Espainiako Gobernuari Arrasateko garraio publikoa 41.266,11 eurorekin babesteagatik. "Osasun-krisiaren ondorioz, mugikortasuna murriztu egin da, eta garraio publikoa erabiltzeko eskariak behera egin du. Autobus-txartelen salmentaren diru-sarrerak jaitsi egin dira. Zorionez, hiribusa zerbitzuaren udal kontua oreka dadin eman du dirulaguntza Garraio Ministerioak".

Horrez gain, Garraio Ministerioaren laguntzen zerrendan Lurraldebus zerbitzuari emandako ia 14 milioi euroko dirulaguntza agertzen dela adierazi du Fuentesek (13.881.075,12 euro), Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romero sozialistak zuzentzen duena. "Debagoienarentzat Lurraldebus zerbitzua oso garrantzitsua da".

Dirulaguntza horiei esker, garraio publikoa "indartuta" aterako da osasun-krisi horretatik,  Fuentesen esanetan, eta ziur dago hori dela indarberritzeko lehen urratsa. "Ministerioak garraio publikoa garatzeko eta sendotzeko konpromisoa hartu du dirulaguntzarekin, Arrasateko eta Debagoieneko hiri-mugikortasuneko sistemaren 'bizkarrezurra' baita".

Datorren astelehenean xehetasun gehiagorekin emango dituzte azalpenak, prentsaurreko bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak