Askotariko ekintzak txosnagunean, ekainaren 23tik 26ra bitartean

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 10a, 12:06

"Urte berezia" izan arren, "auzolanean eta gogo handiz" prestatutako sanjuanetako egitarauaren berri eman du Arrasateko Txosna Batzordeak, askotariko eskaintza edukiko duena. "Herrittar guztiok gonbidatu nahi zaituztegu gurekin batera jaiok ospatzera, batez ere Monteazpin egongo den gunera. Dena dela, gogoratu: denok arduraz jokatu behar dugu Monteazpi ingurune osasungarria izan dadin, jai giroan egonda ere", nabarmendu dute.

Arrasateko Txosna Batzordearen komunikatua, osorik:

Aurtengua be urte berezixa dan arren, Txosna Batzordeko kidiok Sanjuanetako egitaraua prestatu dogu. Orainguan be askotariko eskaintzia antolatu dogu jaixetarako, auzolanian eta gogo handiz, eta herrittar guztiok gonbidatu nahi zaittuegu gurekin batera jaixok ospatzera, batez be Monteazpin egongo dan gunera. Dana dala, gogoratu: danok arduraz jokatu bihar dogu Monteazpi ingurune osasungarrixa izan dain, jai giruan egonda be.

Gurekin ez dauzen euskal preso eta iheslarixak goguan eukitta, ospatu daigun bihar dan moduan gure herriko jaixak!

Gora Sanjuanak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak