Zigor Aginagalde: "Herriko giroa baloratzen dut gehien Arrasaten"

Jone Olabarria 2021ko eka. 11a, 12:46

Arrasaten bizita "dena gertu" izan eta autorik gabe mugitzea "bizi-kalitate handia" edukitzea dela uste du. Bere "amets errealistetan", Donostian erosiko luke etxea.

Bibai etxe agentziak 10 urte baino gehiago daramatza Arrasaten. Bere arduradun Zigor Aginagalde donostiarra izan arren, ondo ezagutzen ditu arrasatearren nahiak; bizilekuari dagokienez, behintzat.

Donostiarra izanda, zer baloratzen duzu gehien Arrasaten bizitzeaz? Zer da onena?

Herriko giroa baloratzen dut gehien, lasaitasuna ere bai. Donostian auzo edo gune konkretu batzuetan baino ez da hori aurkitzen. Haurrekin bizi eta disfrutatzeko herri itzela da Arrasate, dena gertuan.

Zuk zeuk etxe bat erosi beharko bazenu, Arrasaten, eta errealista izanda, non erosiko zenuke?

Uribesalgoko etxe berrietan erosiko nuke, erdigunetik gertu daudelako, dena eskura. Eta gaitasun ekonomikoa edukiko banu, Gelmako etxeetan, apur bat gertuago geratzen direlako.

Orain ez daude, baina, lehen ikusten genituen prezio horietan...

Ez gara itzuliko orain dela urte batzuk ikusitako prezio garestietara. Gaur egun, esaterako, Gelman saltzeko geratzen diren azken etxeak hasieran baino %30 inguru merkeago daude. Alokairuan, ordea, edozer alokatzen da, eta garesti.

Eta zure ametsetako etxea?

Ba, hemen ere bi bereiziko nituzke: amets errealistan, Donostian erosiko nuke etxe bat, Antiguan edo Grosen. Amets ezinezkoan, aldiz, Menorcan edo horrelako leku ideal batean.

Bigarren eskuko etxeak ala berriak?

Nik beti konparazio bera egiten dut: izan dezakezu Ferrari bat edo Seat bat oso ona, baina Seat horrek Seat bat izaten jarraituko du beti.

Zeintzuk dira Arrasateko gune preziatuenak?

Gaitasuna daukatenek hiru logela eta garajea eskatzen dute, eta nahi duten horrekin Gelma, Roneo, Uarkape eta Zerrajera izaten dira bigarren eskukoetan. Pixka bat gutxiago Larrea plaza eta Arimazubi, zaharragoak direlako.

Nola moldatzen zara interneten?

Interneten egotea derrigorrezkoa da etxegintza arloan. Hori da bezero askok etxe bat bilatzerakoan jotzen duten lehen tokia.

Zenbat denboran saldu duzu azkarren etxe bat?

Ez da ohikoena izaten, baina lehen bisitan saldu nituen aurreko urtean hiru bat etxe edo.

Eta sare sozialekin?

Ez naiz hain zaharra, baina egia da edade bat dudala dagoeneko. Ez naiz oso iaioa, baina gure etorkizuneko bezeroen trebezia ikusita sareetan egon behar da.

Goiena 0km gida erabiltzen duzue?

App-aren bitartez ari gara lanean, gure erakustokia txukun jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak