Udal Gobernuaren esanetan, jarrera eta ekintza horiek "iraganeko gertaerak" gogorarazten dituzte, eta ez dute laguntzen udalerri gisa bizikidetza lortzeko bidean aurrera egiten. "Orain arte modu partekatuan lortutako aurrerapenetan jarraitzearen eta atzera ez egitearen alde gaude. Bizikidetzaren eta tolerantziaren alde lanean jarraituko dugu", gaineratu du Gobernuak.
Egiletza ikertzen ari dira eta Udala zerbitzuak garbitzen eta berriro irekitzeko lanak egiten ari da.


