Ekainaren 20a baino lehen eman beharko da izena Udaixe egitasmoan parte hartzeko

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 9a, 11:15

Arrasateko Udaleko Gazteria sailak udako egitaraua prestatu du 12-17 urte arteko gazteentzat, ekainaren 28tik uztailaren 13ra, askotariko ekintzekin: irteerak, tailerrak, ekintzak eta lasai egoteko momentuak uztartuko ditugu. "Gazteen proposamenak entzun eta haiei leku egin diegu, eta osasun irizpideak zainduko dira une oro", azaldu dute. Gaztetxokoetan edo zerbitzuetako sare sozialen bitartez eman beharko da izena, ekainaren 20a baino lehen.

Egitaraua:

  • Ekainaren 28an, astelehena, 16:00-20:00: gune lasaia San Andresko gaztetxokoan, eta baita ekintzak ere: aukera egongo da batido goxoak prestatzeko
  • Ekainaren 29an, martitzena, 16:00-20:00: sexualitate tailerra Musakolan.
  • Ekainaren 30ean, eguaztena, 16:00-20:00: Ginkana erdigunetik abiatuta.
  • Uztailaren 1 eta 2an, eguena eta egubakoitza: Bibak Kurtzetxikin. Irteera eguenean 14:00etan eta itzulera egubakoitzean 14:00etan.
  • Uztailaren 5ean, astelehena, 16:00-20:00: gune lasaia San Andresko gaztetxokoan, eta ekintzak gurago dituenarentzat karaokea.
  • Uztailaren 6an, martitzena, 20:00-23:00: argazkigintza iluntzean tailerra Erguindik abiatuta.
  • Uztailaren 7an, eguaztena, 11:00-19:00: Usakora bizikletan Musakolatik abiatuta.
  • Uztailaren 8an eta 9, eguena eta egubakoitza: Gaztekonkis. Irteera eguenean 12:00etan eta itzulera egubakoitzean 14:00etan.
  • Uztailaren 12an, astelehena, 11:00-19:00: Paddle Surf Landan. Prezioa: 10 euro.
  • Uztailaren 13an, martitzena, 11:00-19:00: Hondartzara irteera. Prezioa: 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak