Laburbiraren bigarren emanaldi bat egingo dute, hilaren 21ean

Eneko Azurmendi 2021eko ekainaren 9a

'Ilunabarrean esan' film laburreko grabaketako une bat, Iruñean.

Maiatzaren 22ko saioan sarrerak "ziztuan" bukatu zirela kontuan hartuta, bigarren emanaldi bat antolatzea erabaki du AEDk. Ekainaren 21ean izango da, 19:00etan, Kulturaten. "Aurreko emanaldian bezala, Xabi Vallina, Ilunabarrean esan laburra zuzendu duen arrasatearra izango da bertan, ikusleekin solasean aritzeko. Saioa doan izango da eta aurrez ez da sarrerarik banatuko. Aretoa bete arte egongo da sartzeko aukera", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak