Ekainaren 17tik aurrera egongo dira salgai AEDren zapiak

Eneko Azurmendi 2021eko ekainaren 9a

LUBIS kuadrillako kideak.

Irati, Etxoste eta Monte tabernetan, Ttukun fotokopia dendan, AEDren bulegoan zein kalean jarriko dituzten postuetan eskuratu ahal izango dira, hiru euroren truke. Lepuan zapixa, piztu herrixa! da zapiek eramango duten leloa, LUBIS taldeak sorturikoa. 

Honako toki eta orduetan jarriko dituzte postuak:

Postu horiek, era berean, hilaren 26ko bertso-saiorako sarrerak saltzeko ere baliatuko dituzte (doakoak dira). Seber Altube plazan izango da emanaldia, 13:00etan, laukote honekin: Manex Agirre, Ane Beloki, Xabier Silveira eta Oihana Iguaran. Gai-jartzaile lanetan, Imanol Artola Felix ariko da. Halere, esan moduan, sarrerak aldez aurretik banatuko dituzte, zapiak saltzeko jarriko diren kaleko postuetan eta AEDren bulegoan. "Adi, tabernetan ez da sarrerarik egongo!", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak